Guri buruz

Aldaba Zahar Elkartea, Tolosako Aldabazahar baserrian sortutako elkartea da orain dela hogei urte baina gehiago. Ibili hontan eta etenik gabeko lanean, proiektu asko garatu ditugu taldean.

Elikagai osasuntsuak sortzea da gure bizibidea, bizi gai eta bizi modu berriak astiro txertatuz. Horrexegatik dira biologikoak aldabazaharreko produktu guztiak, orain dela 20 urte baina gehiago hasitako proposamena:

- Gaztandegia: Ahuntz, behi eta ardi gazta, iogurrak, gazta zahar krema...

- Okindegia: Ogia, garina, galtzuri eta zekalearen legami amaz egina, madalenak, pastak, plum cake, bizkotxoak... Hau dena etxeko errotan ehotzen dugun alearekin egina.

- Honez gain, garaiko barazkiak, mermeladak (errexil-sagar, arakatz, kiwi, zirikilote, laranja,...), etxeko antxumea, fruta pureak, sagardoa, arraultzak eta hainbat produktu gehiago eskaintzen ditugu.

Gurekin bizi nahi duzu?

Esperientzia berri baten bila bazabiltza, Aldaba Zahar baserriko kideak irekiak gaude naturarekin eta animaliekin bolada batez bizi nahi duten jendea ezagutzera.

Ogia, gazta eta iogurrak nola egin, animaliak zaindu, naturarekin kontaktuan egon... Gauz guzti hauek gustoko badituzu, hau izan daiteke zure aukera Aldaba Zahar baserrian lan egiteko janari eta ohe baten truke.

Jar zaitez gurekin harremanetan email edota telefono bitartez! WWOOF orriaren bitartez ere egin dezakezu